Ismael Igartua

Galbaian-eko bazkide eta zuzendaria

Ismael Bilboko UPV/EHUn Telekomunikazioko Goi Ingeniaritzan lizentziadunada, eta Marka, Diseinu, Patente eta Egile Eskubideen Unibertsitate Masterradu Alacanteko Unibertsitatean.

Europako Patenteen agente gaitua da (EQE 2005) eta Jabetza Industrialeko agente ofiziala(2003). 15 urtetik gora lan egin du jabetza industrialaren arloan, eta 2011tik Galbaian-eko bazkide eta zuzendaria da; Jabetza Industrialeko Agentzia da Galbaian, jabetza industrial eta intelektualaren arloan zerbitzu integrala eskaintzen duena.

Gai horretan aditu handia, hainbat ikastaro eta hitzaldi eman ditu.