Unai Elosegui

HISPAVISTA-ren bazkide sortzailea eta zuzendari nagusia

Unai goi ingeniari industrial mekanikoa da. Interneten hasi zuen bere ibilbidea, karrera amaierako proiektu baten bidez haren anaia Jon Eloseguik sortutako bilatzailea sustatzen.

1996an, bilatzaileari beste zerbitzu batzuk gehitu zizkioten, eta horrela sortu ziren HispaVista.com atari orokorra eta Trabajos.com eta LaBolsa.com atariak.

Ordutik hona, garapen aitzindariak sartu dituzte HispaVista-n, hala nola Galeon.com, Tu.tv (bideoak trukatzeko ataria, estatuan lidergoa duena) eta Globedia.com (erabiltzaileen ekarpenekin soilik finantzatzen den lehen agerkari digitala).

2008 urtean,nazioarteko zabalkundeariekin zioten, HispaVistaMexikonezarrita; gaur egun, Mexikon gehien bisitatutako seigarren hedabidea da. 2008an, Txilen bulegoa zabaldu zuten. 2013an, berriz, Miamin, eta 2014an Kolonbian.

Aldi berean, Unaik HispaVista Soluciones sortu eta bultzatu du; hirugarrenei zerbitzuak emateko dibisioa da, eta haren proiektu batek baino gehiagok jaso ditu Enpresa Digitala sariak.

2011n, HispaVista Labszabaldu zen, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareari atxikitako I+G+b unitatea. Espainian ekimen aitzindaria da inondik ere, I+G proiektuak Interneten soilik garatzen dituen lehenengo zentro teknologikoa baita. HispaVistan jardun aurretik, Unaik ardura handiko karguak izan zituen zenbait enpresatan, Irizar, Guascor, Ramón Vizcaino eta Cinsa enpresetan kasu.