Go to Top

BerriUp – Ikasleentzako eskaintza berria

BerriUp – Ikasleentzako eskaintza berria

Ikasleentzako eskaintza berria:

 

Ikaslea bazara eta proiektu bat baduzu, hau interesatzen zaizu!

Coworking espazio bat eskaintzen dugu, honako hauekin:

  • Wifi
  • Inprimagailua eta arbelak
  • Kafea doan

Berriupeko komunitateaz ere gozatu ahal izango duzu!

NORENTZAT: 3 pertsonako edo gehiagoko ikasle-taldeak (gehigarriarekin)

BALDINTZAK:

  • 18 urtetik gorako ikaslea izatea
  • Unibertsitarioa, gradukoa edo masterrekoa
  • Proiektu bat prestatzen aritzea edo proiektu-ideia bat izatea
  • Zure proiektua BerriUp 12. deialdian inskribatzea (doan)

NOIZ: 3 hilabete (uztaila, abuztua eta iraila)

  • Astelehenetik ostiralera, lanaldi osoan

Prezioa: 375 €+ BEZ hiruhileko bakoitzeko (3 pertsonako taldea)

Plaza mugatuak!

Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi berriup@berriup.com helbidera

 

Metodologia

Gure oinarriak Lean Startup metodologiak eta gure esperientzia dira, tresna egokiak erabiliz proiektuak merkatuari begira baliozkotu eta egiaztatzeko, modu azkar eta eraginkorrean.

Merkatua, salmenta, hazkundea, nazioartekotzea, aurrekontu kontrola eta proiektuaren iraunkortasuna dira gure jomuga eta helburu.

Baldintzak

Eskakizunak eta aintzat hartuko ditugun alderdiak

Eskakizunak

  • Hazteko eta nazioartekotzeko ahalmena duten orotariko proiektu berritzaileak hartzeko prest gaude.
  • Garapeneko hasierako fasean dauden proiektuak nahi ditugu.
  • Lantaldeak gutxienez 2 pertsonakoak izango dira.
  • Programa presentzialki egin beharra dago.

Ekintzaileentzat

  • Disziplina anitzeko lantaldea.
  • Proiektuak eta pertsonak gidatzeko gaitasuna.
  • Proiektua azaltzeko gaitasuna.

Proiektuentzat

  • Nazioarteko proiekzioa.
  • Proiektuaren izaera berritzailea