Go to Top

BerriUp-en 3. deialdia hasi da

2a Convocatoria BerriUp

Denbora azkar igaro da eta gure bigarren programan gaude dagoeneko, non 3 Startup berritzaile parte hartzen duten: Wanap, LookIWasThere eta ECOmercae. Hala ere, Hirugarren Programa lantzen ari gara.

Proiektu edo zerbitzu teknologiko batean eta hura merkaturatzeko momentuan lanean hari diren ekintzaile guztientzako deialdi berria hastera goaz. Egoera horretan dauden proiektuak hainbat zalantza izaten ohi dituzte: zeintzuk dira hurrengo pausoak?, talde egokia al daukagu aurrera eramateko?, zein da merkaturatzeko era egokiena?, gure ideia berritzailea merkatura ateratzeko momentu aproposa al da?, nola finantziatu gaitezke? … eta abar. Azken finean, zalantza ugari eta baliabide gutxiegi.

Egoera honetan egotekotan, BerriUp-ek 4 hilabete irauten duen Azelerazio Programa bat eskaintzen dizu, hurrengoko esparrutan laguntzeko asmoz:

50.000€-tako inbertsioa.
Ekintzaile, enpresa eta Startup munduko profesionalez osatutako talde baten Tutoretza edo Mentoring.
Hainbat arlo desberdinetan aholkularitza; hala nola, legeak, fiskalak, marketing online, LOPD, informatika segurtasuna, internazionalizazioa…
Co-Working espazioa.
Proiektu bakoitzerako laguntza eta jarraipen indibiduala.

Azken deialdian 82 Startup erregistratu ziren BerriUp-en eta horietatik 3 izan ziren aukeratuak gure azelerazio programan parte hartzeko. Oraingo honetan proiektu gehiago izena emango dutelakoan gaude eta programan Startup gehiago eukiko ditugula espero dugu.

Deialdiari buruz:

Deialdiaren azken eguna: Ekainak 20.
1.Aurreaukeraketa: Uztailak 8.
Komite baten aurrean aukeraketa: Uztailak 15.
Azken aukeraketa eta komunikazioa: Uztailak 22.

Zuretzako egokia bada edo informazio gehiago nahi izatekotan egin klik APLICAR botoian eta jarrai itzazu ematen dizkizugun instrukzioak. Bestalde, BerriUp-en parte hartu izan duten ekintzaileekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizugu, beren esperientzia pertsonala ezagutzeko asmoz.

Nahi duzunerako hemen gaude!

,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude