Go to Top

BerriUp-en 4. Deialdia hasi da

4a convocatoria

Azaroa da jada… ba al dakizu horrek zer esan nahi duen?

Gure azelerazio programan parte hartzeko deialdi berri bat hastera goaz!

Momentu honetan hirugarren edizioan murgildurik gaude, lau proiektu apartekin lanean (BESEIF, SEEUSOON, MISSBABYSITTER eta WAIXO) eta hurrengo programan etorriko diren ekintzailetan pentsatzen hasteko ordua heldu da. Pertsona geldiezinen bila gabiltza, proiektu interesgarriak dituztenak eta, batez ere, munduan aztarnak utzi nahi dituztenak.

Azken deialdian 74 Startup-ek eman zuten izena, hainbat esparrutakoak eta planetako toki desberdinetatik zetozenak. Azkenean, lehen aipatutako lau proiektuak hautatu ziren gure programan parte hartzeko, beraiekin negozio eredu egokia aurkitu eta lehen bezeroak lortzeko asmoarekin.

BerriUp-en helburua ekintzaileei hainbat arlotan laguntza ematea da:

50.000 €-tako inbertsioa.
Mentoring egokitua programa osoan zehar.
Aholkularitza jarraitua proiektuaren fase bakoitzerako.
Co-Working espazioa.
– Laguntza eta jarraipena proiektuaren bizitza osoan zehar.

BerriUpers-en (gure ekintzaileen) artean, gehien baloratzen dutena Mentoring sesioak eta proiektuaren jarraipena da, gure inguruan ditugun profesionalen kontaktuaz gain.

Laugarren edizioari begira, proiektu eskalagarrien bila gaude, hazkunde potentzial handikoak eta merkatua probatzeko fase egokian daudenak. Zure proiektua hirizpide hauekin bat badator, gure webgunean www.berriup.com aurkezten gonbidatzen zaitugu. BerriUp zure etxea da!

Deialdiaren informazioa:

– Deialdiaren amaiera: 2017-ko urtarrilak 21.
– 1. Aurre hautaketa: Otsailak 10.
– Hautaketa batzordea: Otsailak 17.
– Azken erabakia eta emaitzen aurkezpena: Otsailak 24.

Zure proiektua aurkezten anima zaitez “APLIKATU” botoia sakatzen eta argibideak jarraituz. Gure programetan parte hartu duten ekintzaileekin kontaktuan jartzea gomendatzen dizugu, beraien esperientzia gertutik ezagutzeko intentzioz.

Zure zain gaude!

 

Irudiaren jabea Shutterstock.
, , , ,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude