Ignacio Fernández

ONURA CONSULTING-ko bazkide zuzendaria

Ignacio Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziadunada. Hasieran, 5 urte igaro zituen Latinoamerikan, Karibean eta Estatu Batuetan bizitzen, lan egiten eta bidaiatzen, enpresa multinazional baten baitan.

2005ean, munduari bira laburra (15 hilabetekoa) eman ondoren, Donostiara itzuli eta, beste bi bazkiderekin batera, Onura Consulting enpresa sortu zuen, bere bi zaletasun uztartuz: negozioaren garapena eta bidaiatzea.

Onura-ren bitartez, bere lantaldearekin batera, aktiboki parte hartu du hainbat eta hainbat enpresaren –startup-ak, ETEak zein enpresa handiak– nazioarterako sustapen eta garapenean. Esperientzia komertziala du 40 herrialdetan baino gehiagotan eta hainbat sektoretan: makineria, automozio eta tren osagaiak, softwarea, osasuna, ehungintza, altzariak, mekanizazioa, estanpazioa, eraikuntzako materialak…