Go to Top

Inbertitzaileak

Startup-etan inbertitu nahi?

Startup-etan inbertitzea nahiko arriskutsua da. Guk ezin dugu arrisku hori desagertarazi baina gutxienez murriztu egiten dugu. Nola egiten dugu? Lehenik eta behin Startup-en aukeraketa egiten dugu, proiektuen bideragarritasuna, eskalagarritasuna eta nazioarteko proiekzioa kontuan hartuz. Gainera, aukeratutako Startup-ak BerriUp-en azelerazio programan parte hartzeko aukera izango dute non lehen mailako profesionalengandik aholkularitza, prestakuntza eta tutoretza jasoko duten. Hitz gutxitan, proiektu onak aukeratzen ditugu eta era arrakastatsu batean merkaturatzen laguntzen diegu.

Zer da BerriUp?

BerriUp Startup-ak azeleratzen ditu. Ekintzaileei prestakuntza eta tutoretzaz osatutako azelerazio programa eskainiz gain, 50.000 €-ko hasierako inbertsioa egiten du akzioen %10aren truke. Inbertsio hau egiteko, inbertitzaile pribatuez osatutako INBERTSIO FONDO bat sortzen ari gara. Fondo honek Startup-en akzioen jabe izango da eta, aldi berean, inbertitzaile bakoitzak Fondoaren zati proportzional baten jabe izango da, egindako ekarpenaren arabera.

Zer eskaintzen diegun inbertitzaileei?

  1. Inbertitzeko aukera hoberenak hautatzen ditugu: Gure Azelerazio Programan parte hartuko duten Startup-ak bilatzen eta aukeratzen ditugu. Proiektu interesgarrien lehendabiziko aukeraketa egin ondoren, gure tutoreek osatzen duten Hautaketa Batzordearen aurrean aurkeztuko dira. Batzorde honek azken iritzia du eta BerriUp-en sartzen diren Startup-ak aukeratuko ditu. Berritzaile, eskalagarri eta nazioarteko proiekzioa duten proiektuak dira.
  2. Inbertsioaren dibertsifikazioa: Fondoaren bitartez arriskua dibertsifikatzen da, sektore eta merkatu desberdinetako Startup-etan inbertituz.
  3. Konfiantza eta informazioa: Inbertitzaileari Startup-en egoerari buruzko informazioa maiz bidaltzen diogu; bai proiektuak Azelerazio Programan dauden bitartean, bai akzioen jabe garen bitartean.
  4. Startup-ari sarbidea: Inbertitzailearen aburuz interesgarrienak diren Startup-etan inbertitzen jarraitzeko aukera emango zaio hurrengo errondatan.
  5. BerriUp-en ekintzailetasun ingurumenean parte hartu: Ekitaldiak, hitzaldiak, foruak…

Fondoaren baldintzei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hala nola Gutxieneko Inbertsioa, Fondoaren Epe-mugak, bere Gobernantza edo bestelako zalantzarik izatekotan, mesedez, jar zaitez kontaktuan gurekin.