Go to Top

Laguntzaileak

mta

CRECER+ ekimena ORKESTRAk jarri zuen abian, eta helburu argia du: Institutuaren inbertitzaile sarearen bitartez startup-entzat finantzaketa lortzea. Sareak 100 kide baino gehiago ditu bere inbertsio ekosisteman, eta, horrenbestez, bertako ekintzaileekin nahiz beste eskualde batzuetakoekin lan egiten duen Euskadiko inbertsiogile sare ireki eta orotariko bakarra da.


mta

MTA, 2008an Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean sortua, talde lanean diharduen ekintzaile sarea da. Team Academy-ren metodologia erabiltzen du; taldeko ekintzailetza irakasteko komunitatea da hori, Jyväskyläko Unibertsitateko (Finlandia) Zientzia Aplikatuen Fakultatean garatua. MTAren asmoa (ingurunea) eraldatzea da, taldean ekinez eta lankidetzaren balioetan eta ikaskuntza aktiboan oinarrituta. Gaur egun, 500 pertsonatik gorako komunitatea osatu du, eta ekintzailetzan eta taldeko ikaskuntzan erreferentzia izango den nazioarteko komunitatea bihurtu nahi du. Horrez gain, zerbitzu akademikoak eskaintzen ditu eta ekintzailetzarekin lotutako proiektuak sustatzen ditu.


Adegi

ADEGIren Ekintzaileen Foroan biltzen dira berriki eratu diren eta heltze fasean dauden hainbat tipologia eta sektoreko enpresak; hain zuzen ere, beren negozio ereduak ikuspegi berritzaile batekin garatu nahi dituzten enpresak. Haren gakoa “ikaskuntza komunitate” gisa lan egitea da, lankidetza proiektuak sortzeko, laneko sareak ehuntzeko eta kultura parte-hartzailea duten lantaldeak egin eta kudeatzeko ikuspegi partekatu batekin. Eragin talde gisa dihardugu, Gipuzkoa inbertsiorako lurralde erakargarria bihurtzeko asmoz.


Onura

Onura enpresaren espezialitatea da merkatu, sektore eta bezero berriengana iristeko prozesua azkartzea. “Gauzatzaileak” gara: proposatzen duguna egin egiten dugu, eta hastapenetatik -duela 10 urte- jada finkatutako enpresekin -ETEekin zein enpresa handiekin- nahiz startup eta spin-off ekimenekin lan egin dugu, gure bezeroen bezeroak bilatuz, haiekin harremanetan jarriz eta 40 herrialdetik gora zeharkatuz. Bide horretan, milioika euro sortu ditugu fakturazioan, eta ondo egindakoetatik eta akatsetatik asko ikasi dugu.


Hasitago

Hasitago komunikazio-agentziak garai berriek eskatzen duten formula eskaintzen du.
Bere eskarmentu luzeari, egitura malguari eta kolaboratzaileen sare zabalari esker,
proiektu eta bezero bakoitzari egokitutako lantalde berezia sortzen du.