Go to Top

Erabilera baldintzak

BerriUp-ek ez du bere gain hartzen BerriUp-en Interneteko orrietan agertzen den informazioa modu okerrean, desegokian edo legez kontra erabiltzeak ekar dezakeenaren ardurarik. Legeak ezartzen dituen mugak kontuan harturik, BerriUp-ek ez du bere gain hartzen bere Interneteko orrietan agertzen diren datuen edo informazioaren inguruan izan daitezkeen egiatasun, zuzentasun, eguneratze eta zehaztasun faltaren ardurarik ere. BerriUp-en webguneko edukiak eta informazioa gaitutako profesionalek landu dituzte. Eduki eta informazio horiek, ordea, ez dute lotzen BerriUp, eta ez du osatzen iritzi, aholku, oinarri edo aholkularitzarik ere; informazio eta dibulgaziozko zerbitzua besterik ez du eskaini nahi. BerriUp-en webguneak estekak izan ditzake BerriUp-ek  kontrolatu ezin dituen batzuen webgune batzuetara. Beraz, BerriUp-ek ez du bere gain hartzen hirugarren horien orrietan ager daitezkeen edukien gaineko ardurarik. BerriUp-en edo haren lizentziatuen jabetzakoak dira, esklusiboki, webgune honetan agertutako testu, irudi, soinu, animazio, software eta gainerako edukiak. Eduki horiek –guztiak edo zati bat– transmititzeko, banatzeko, uzteko, erreproduzitzeko, gordetzeko edo publikoki komunikatzeko, beharrezkoa da BerriUp-en baimena izatea, espresuki.