Go to Top

Nor garen

Pedro Muñoz-Baroja

BerriUp-en sortzailekide eta zuzendaria

Pedrok 18 urteko eskarmentua pilatu du enpresa industrialetan lan egiten. 500 langileko Danona altzari enpresan export manager gisa aritu zen, mundu osoan barrena (Mexiko, Australia, Ingalaterra…) merkatuak zabaltzen. Enpresa berean, negozio lerro bateko zuzendari komertzial gisa ere lan egin zuen. Automobilgintzaren sektoreko Tornillería Deba enpresan, berriz, 9 urtez gerente izan zen. ASLE-Euskadiko Lan Sozietateen Elkarteko Batzarrean presidenteorde izan da.


Pablo Ayala

BerriUp-en sortzailekidea

Pablo ingeniari informatikoa da, eta ekintzaile porrokatua; izan ere, azken 12 urteotan zenbait enpresa teknologiko eta berritzaile sortu ditu. 2003an Innovae Vision sortu zuen, teknologia interaktiboetan espezializatutako enpresa, eta martxan egon zen 10 urteetan haren zuzendari nagusia izan zen. 2006an Eventia Turismo y Publicidad sortu zuen, street marketing eta ezohiko publizitate kanpainetan espezializatua. Gaur egun, Errealitate Areagotuaren arloan erreferentziako enpresa den Innovae Augmented Reality-ko CEO da, eta beste startup batzuekin ere lanean dihardu, aholkulari eta sustatzaile gisa.


Jose Poza

BerriUp-en sortzailekidea

Josek Donostiko EHU-ko unibetsitatean Informatika ikasi zuen. 1997an IBERCOM sortu zuen, enpresei zuzendutako telekomunikazio operadore bat. Zenbait eskuratze ondoren eta izandako etengabeko hazkundea zela eta, 2012an MAB-en sartzen da.
2014an IBERCOM MásMóvil-ekin batzen da, MASMOVIL IBERCOM taldea osatuz. Taldeak segmentu anitzerako (etxebizitza/empresa/operadore) telekomunikazio zerbitzu unibertsalak eskaintzen dituen operadore batean bilakatzen da (finkoa/mobila/ADSL/fibra/datacenter/balio erantziko zerbitzuak). Gaur egun, estatuko laugarren operadorea da MásMóvil, Pepephone eta Yoigo eskuratu ondoren.


Gabriel Benguría

BerriUp-en sortzailekidea

Gabriel Amaiketako izeneko e-commerce enpresaren ko-sortzaile eta zuzendaria da, non kalitatezko eta marka propiodun produktu gastronomikoen aukeraketa eta salketa egiten den.
Halaber, R&B Inversiones Multi Family Office-en bazkide-zuzendaria da, non finantza eta estrategia aholkularitza eskaintzen duen.
CUNEF-en bidez Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza-n graduatua da eta finantza arloan esperientzia handia dauka. M&A-n N+1-n, Urquijo-n Kapital Merkatuetan eta banka pribatuan (Urquijo Bankua lehenik eta Deutsche Bank gero) lan egin du.


Garikoitz Gastaminza

Proiektu Koordinatzailea

Garikoitz Mondragon Unibertsitate-ko Lidergo, Ekintzaile eta Berrikuntzan graduatua da. 2011an bere taldearekin batera Glow sortzen du, hainbat arlotako eta ikuspuntu internazionala duten proiektuak aurrera eramaten dituen kooperatiba.
Bi urte geroago, 2013an, OUL Design garatzen du, non bezeroen esperientzia hobetzera bideratutako berrikuntza aholkularitza eta saio kreatiboak eskaintzen dituen.