Xabier Álvarez

Lawsome Legal Services eta Microwave Ventures enpresen bazkide sortzailea

Xabier Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziaduna da, eta Enpresaren Zuzenbidean masterduna, unibertsitate berean. 6 urtean PricewaterhouseCoopers konpainian abokatu atxiki gisa aritu ondoren, eta Alvarez Linacisoro & Asociados bulegoan ekintzailetzako lehen esperientzia bizi ondoren, 2013an Lawesome Legal Services sortu zuen, beste bazkide batzuekin batera; lege boutique bat da, oinarri teknologikoa eta hazkunde ahalmen handia duten enpresei aholkularitza juridikoa ematen dihardu.

M&A-n eta arrisku kapitalean espezializatua, startup edo inbertsio funtsen abokatu gisa berrogeita hamar bat finantzaketa errondatan parte hartu du eta hogei konpainia baino gehiagoren salmentan (Exit) zuzenean lan egin du.

Horrez gain, MicroWave Ventures enpresaren Business Angel, sortzailekide eta managing partner-a da. Enpresa hori hazi fasean dauden ekimenentzako inbertsio funtsa da, oinarri teknologikoa duten konpainietan espezializatua. Gaur egun, partaidetutako 6 enpresa ditu. Bestalde, EuskalValley-ren sortzailekide eta haren Batzar Nagusiko idazkaria da. Azken elkarte horrek Euskadin startup teknologikoen ekosistema bat eraikitzen dihardu.

Era berean, Deustuko Unibertsitateko Enpresaren Zuzenbidea Masterreko irakaslea, Deustuko Unibertsitateko Executive MBAren Ekintzailetza Moduluko tutore eta irakaslea eta Deustuko Unibertsitateko Zuzendaritza Estrategikoko Masterraren Modulu Juridikoko irakaslea da. Horrez gain, sektoreko hainbat blog eta argitalpenetan ohiko kolaboratzailea da, hala nola Emprendedores aldizkarian eta www.euskaditecnología.com webgunean, eta ohiko hizlaria startup-ei eta inbertsioari buruzko ekitaldietan.