Go to Top

Azelerazio Programa

Programa zertan datzan

PROGRAMAREN IRAUPENA: 4 hilabete

HELBURUAK:

  • Negozio Eredu bat Lantzea eta Baliozkotzea
  • Egiazko Salmentak lortzea
  • Nazioarteko Ikuspegia hasieratik

NOLA LAN EGINGO DUGUN

  • Lean Startup metodologia, Bezeroen Garapen Eredua (S. Blank) eta Garapen Arineko Metodologiak uztartuz.
  • Proiektu bakoitzaren Jarraipen eta Laguntza pertsonalizatua
  • Etengabeko Prestakuntza eta Aholkularitza, goi mailako profesionalen eskutik
  • Proiektuen Tutorizazioa, gure aholkularien eskutik
  • Solasaldiak ekintzaileekin astero, beren esperientziak aurrez aurre helaraz ditzaten

Zer eskaintzen dugun eta zeren truke

50.000 € inbertitzen ditugu Azelerazio Programan parte hartzen duten Proiektu Guztietan, proiektuaren akzioen %10en truke. BerriUp-ek 12.000 € kargatzen dizkio Proiektuari, Programaren gastuei aurre egiteko. Ekintzaileek, beraz, 38.000 € garbi jasotzen dituzte beren Proiektuaren %10en truke. Horrez gain, ekintzaileek honako hauek ere jasotzen dituzte:

  • 4 hilabeteko Azelerazio Programa: goi mailako ekintzaile eta profesionalek eskainitako Tailerrak, Aholkularitza, Tutorizazioa eta Solasaldiak.
  • Gure Kontaktu Sarea baliatzeko aukera
  • Co-working gunea Programak irauten duen lau hilabeteetan
  • Proiektuak garatze aldera Finantzaketa lortzeko Laguntza

Behin programa amaituta, ekintzaileei beren Proiektua garatzeko Finantzaketa lortzen laguntzeko konpromisoa hartzen du BerriUp-ek. Gogoratu, gu ere zuen Proiektuko inbertitzaileak gara eta hura haztea interesatzen zaigu.

Zer Proiektuk egin dezaketen eskabidea

  • Hazteko ahalmena eta Hazgarriak diren Proiektu Teknologiko Berritzaileek
  • Nazioartera begira daude Proiektuek
  • Garapeneko hasierako fasean dauden proiektuek: produktua edo zerbitzua atera berria dutenek edo azelerazio prozesuan aterako dutenek
  • 2 eta 4 pertsona arteko lantaldea dutenek, baina lider argi batekin
  • BerriUp-en programan presentzialki parte hartu behar da (joan-etorrietako eta mantenu gastuak ez ditugu ordaintzen)

Hautaketa prozesua

Programan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da Deialdia zabalik dagoen bitartean Aplikazio Fitxa betetzea. Inprimakia arretaz betetzea gomendatzen dizuegu, hori izango baita zuen Proiektuari buruz izango dugun informazio iturri bakarra. Komeni da, halaber, aplikazioa egiteko azken unera arte ez itxarotea. Behin epea igarota, jasotako fitxa guztiak aztertuko ditugu eta 20 Proiektu inguru hautatuko ditugu, haien kalitateari eta potentzialari erreparatuta. Bigarren urratsean, elkarrizketa pertsonala egingo dugu hautatuak izan diren proiektuen lantaldeekin, horien gaitasunak eta ahalmena ezagutzeko. Gogoratu pertsonengan gehiago sinesten dugula proiektuetan baino. Elkarrizketaren ondoren, 10 bat proiektu hautatuko ditugu. Hautaketaren Azken Fasean, proiektuen lantalde bakoitzak aurkezpen bat egingo du BerriUp-en Proiektuak Hautatzeko Batzorde baten aurrean. Batzorde horrek hautatuko ditu, behin betiko, Programan parte hartuko duten proiektuak.

FAQ

Enpresa eratuta izan behar dut?
Programan izena emateko ez da ezinbestekoa. Bai ordea hasierako finantzaketa jasotzeko; beraz, hautatua izanez gero, komeni da enpresa eratzea programa hasi aurretik.

Ezinbestekoa da azelerazio prozesua zuen instalazioetan egitea?
Bai. Mentoring, tailer eta kontrol saio guztiak, gutxienez, gure instalazioetan egin behar dira. Gainerako denboran, norberak erabakiko du bere tokian edo gurekin lan egin nahi duen. Gurekin egitea gomendatzen dizuegu, antzeko beste proiektuekin esperientziak partekatu eta alderatu ahal izateko.

Zer enpresa motarako da BerriUp?
BerriUp-en lekua dute hazkunde ahalmen handiko proiektuak dituzten startup berritzaile guztiek. Hautaketa prozesuan, Ekintzailetza Lantaldea (esperientzia, ezagutzak, gaitasunak…) hartuko dugu kontuan batez ere. Ideiari dagokionez, proiektu Bideragarri, Egingarri eta Hazgarriak nahi ditugu.

Pertsona bakar batek bere proiektua aurkez dezake?
Aplikazioa bakarrik egin daiteke. Baina zure proiektua Programan parte hartzeko hautatua bada, lantaldera beste pertsonaren bat ekartzea eskatuko dizugu. Behar baduzu, horretan lagundu diezazukegu.

Beharrezkoa da negozio plan bat bidaltzea?
Ez. Eskaera online betetzea, hori da behar dugun guztia. Hala ere, plan bat egina baduzu, erantsi dezakezu.

Proiektuaren zer fasetan parte har daiteke BerriUp-en?
Proiektuaren araberakoa da hori. Hasierako fasean dagoen proiektu bati laguntza eman diezaiokegu, baita jada merkatuan dagoen baina bultzada bat behar duen beste bati ere.

Aplikazioa betetzen badut, ez dut nire proiektuaren jabetza intelektuala galduko?
BerriUp-en jasotako informazio guztia zuhurtasunez kudeatuko da. Edonola ere, gure helburua ekintzaileei laguntzea eta haiek babestea da. Gainera, zure ideia izugarri berritzailea dela uste izanda ere, gure ardura nagusia ideia horrekin batera doan negozio eredua da. Eta horretan lan egingo dugu, hain zuzen ere, ekintzaileekin.

Zer gertatzen da Programa amaitzen denean?
Programaren 4 hilabeteak igaro ondoren, startup-ei laguntzen jarraituko dugu. Berriup-en konpromiso nagusi bat da behar duzuenean finantzaketa lortzen lagunduko dizuegula (behar baduzue). Gogoratu, gainera, partizipazioa dugula startup-ean, eta beraz guri ere interesatzen zaigula Proiektua haz dadin eta arrakasta izan dezan. Horregatik, zuen aurrerabideari buruzko informazioa bidaltzea eskatuko dizuegu, eta ahal dugun alderdietan zuei aholku ematen jarraituko dugu.

Inbertsio errondaren batean parte hartu dugu jada. Parte har dezakegu?
Arazorik gabe.

Ez dugu Inbertsioa behar. Hala ere, merezi du programan parte hartzea?
Startup-etan inbertitzen dugun dirua ekintzaileei ematen diegunaren (prestakuntza, mentoring, kontaktu sarea, coworking, nazioartekotzea sustatzea…) zati txiki bat baino ez da. Gure inbertsioa baliagarria izan daiteke programa egitean izan ditzakezuen gastu finkoak ordaintzeko eta zuen negozioa baliozkotzeko prozesuan egin behar izan genitzakeen esperimentuetan inbertitzeko. Gure proiektuak Inbertsio handia behar du garatzeko.

Zertarako balio digu BerriUp-ek?
Egia da proiektu askok inbertsio handiak behar dituztela garatzeko. Baina inbertsio handien abentura horretara jauzi egiteko (inbertitzaileak aurkitzeko gai bazarete), lehenik eta behin Baliozkotu behar da, hau da, egiaztatu behar da zuen proiektuak zentzua duela, zuen produktua/zerbitzua ordaintzeko prest egongo den behar adinako merkatua dagoela. BerriUp-en zuen proiektuaren balioa egiaztatzen lagunduko dizuegu, inbertsio handirik egin behar izanik gabe. Ondoren, behar diren inbertitzaileak bilatzen lagunduko genizueke. Beste edozein zalantza izanez gero, mesedez jar zaitezte gurekin harremanetan.