Juanjo Azcarate Retrato

Juanjo Azcarate

CCC-ko CEO

Erraietarano ekintzailea eta etengabe aldatzen ari den profesionala, Juanjo Azcarate CCCko CEOa da, urrutiko eta online prestakuntzako Espainiako enpresa nagusia. Gainera, hainbat enpresatako bazkide fundatzailea eta kontseilaria da, besteak beste, Gestión de Medios, Increnta, Incipy, Inesdi, Womenalia, Incube, …

2012ko uztailean, lehendakariaren eskutik, Korta Saria jaso zuen, enpresari gisa egindako ibilbideagatik. Irakasle itxura du, baina gorroto du lezioak ematea. Egunero ikastea nahiago duen horietakoa da. 70 urte bete dituen arren, erretirotik oso urrun dago. Bere esaldi kontaezinetako bat: “Duda egin behar dugu!”