María Astigarraga

Affiliated Monitors Spain-eko bazkidea

María CC.EE eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Etika eta konplimendu Ziurtagiria du Society of Corporate Compliance and Ethics (SCCE) erakundean.

KPMG eta BearingPoint-en 10 urtez negozio-aholkulari izan ondoren, 2005ean beste bazkide batzuekin batera B+I Strategy sortu zuen, estrategian espezializatutako aholkularitza-enpresa. 2015az geroztik, Affiliated Monitors Spain enpresako bazkide da, eta, bertan, etikaren eta betetzearen arloko monitorizazio- eta aholkularitza-zerbitzuak ematen ditu.

Bere ibilbide profesionalean estrategia- eta berrikuntza-proiektuak egin ditu enpresa kotizatuentzat, industria-talde handientzat, familia-enpresentzat, kooperatibentzat eta enpresa publikoentzat. Espainian eta atzerrian egin du lan, Brasilen, Mexikon, Australian, Serbian, Errumanian, Frantzian eta Erresuma Batuan, besteak beste.

Azken urteotan hainbat Startup merkaturatzen lagundu du, hala nola Ozeano, Coollogger, Abaccus eta Nervatek, eta Kuia baratze-ustiapena bultzatu du.

Gaur egun, Kolonbiako Met Community taldean hartzen du parte aholkulari gisa.